Albisteak

 
Aurten ere alkatea Iñaki Totorikaguenaren esanez "kirol esparruko jardueretan emakumeen partehartzea bultzatzeko eta laguntzekotan", Iurretako Udalak herriko kirol elkarteei eta banakako kirolariei bekak eta dirulaguntzak emateko deialdi bi onartu ditu.

Kirol elkarteei zuzendutako deialdian, kiroletan emakumeen partehartzea sustatzen duten eta helbide soziala Iurretan duten kirol elkarteek eskaera aurkeztu al izango dute. Hauek Eusko Jaurlaritzako elkarteen Erregistroan izena emanda izan beharko dute. Aurkeztutako ekintzen proiektuetan eta balorazioa egiteko asmoz, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan: Emakumeen partaidetza bultzatzen dituzten egitasmo bereziak, proiektuaren interesa eta egokitasuna, ekintzetan parte hartzen duten emakumeen zenbakia eta elkarteko emakume federatuen zenbakia. Deialdi honetara bideratutako kreditua 2.750,00 € da.

Bestalde, diziplina banakako kirolariei zuzendutako deialdian, gutxienez 5 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin Iurretako udalerrian erroldatuta daudenak eskaera aurkeztu al izango dute, beti ere, dagokien kirol-federazioko lizentzia izan beharko dute eta 2012an lurralde-eremu desberdinetan kirol-jarduerak egin beharko dituzte (nazioartean, estatuan, autonomia-erkidegoetan, probintzia barruan eta udalerrian). Bekaren xedearekin zuzenean ala zeharka lotuta dauden gastuen artean honako hauek aurkitzen dira: erosi behar diren kirol materiala eta ekipamenduaren zati bat ordaintzeko, lehiaketetan parte hartzeko kuotak eta garraioak ordaintzeko, kirol lizentziak eta gimnasio kuotak ordaintzeko, baita esfortzu-probak eta osasun azterketak ere egin ahal izateko. Baldintzak guztiak betetzen dituzten eskariek gehienez 200,00 € izango dituzte. Kirolaria emakumezkoa bada, eskatzaile bakoitzaren zenbatekoa % 50 gehituko da, gehienezko zenbatekoa 300,00 € izanik. Deialdi honetara bideratutako kreditua 1.300,00 € da.

Alkate-Udalburuari zuzendutako eskabideak 2012ko urriaren 11rako aurkeztu beharko dira. Eskaera orri ofizialak Iurretako Udaleko Erregistro Orokorrean, Bidebarrieta kalea - 5ean edota udaleko Web orrian deskargatu ahal izango dira, hau da: www.iurreta.net gunean.

Informazio gehiago.