Albisteak

 

 Bigarren urtez onartu da fatxadak eta estalkiak birgaitzeko dirulaguntzak emateko dealdia. Baita oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuak jartzeko emango dira dirulaguntzak.

Honako dirulaguntzak ematearen arrazoia, udalerrian ingurune publikoaren artapen, mantentze eta apaingarrien egoera hobetzea eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzea da igogailuak jarriz; baita lurzoru publikoan, Iurretako Udalak onartutako irisgarritasuna sustatzeko ordenantzan jasotzen den modura.

Hemen araututako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, 30 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eraikinetan egin beharko dira deskribatutako obrak. Dirulaguntza bateragarria da xede bererako beste dirulaguntza edo baliabideekin eta diru-laguntzaren zenbatekoa, beste diru-laguntza batzuekin batera, ezin da inola ere diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izan.

2010 ekitaldi honetako esleipena 30.000 €tako da eta, nahitaezko obra-lizentzian ezarritako aurrekontuaren %20 ordainduko da diru-laguntzaren bidez, eta gehienez 10.000 €.

Eskariak aurkezteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2010eko azaroaren 30a artean izango da.

Pasadan ekitaldian, lau eskabide aurkeztu ziren, bi fatxadak birgaitzeko eta bi igogailuak jartzeko. Dirulaguntza guztiak eman ziren, 26.335 euro hain zuzen, 60 herritarren mesederako. Ondorioz, balantzea oso positiboa da.