Albisteak

 

Aurten ere, hirugarren aldiz, aurreko urteetako arrakasta ikusirik,  Iurretako Udalak +dendakekin batera gabon inguruko lehiaketa desberdinak antolatu ditu, hain zuzen ere eskaparate lehiaketa eta Olentzerori gutun-postal lehiaketa. Bertan herriko komertzio ezberdinek eta herritarrek parte hartzeko aukera izan dute.

Gutun eta postal lehiaketan eskoletako umeek eta libreki parte hartu duten haurren lanak ikusi al izan dira. 3 sailetan banatu da lehiaketa, alde batetik 3-5 urte bitarteko haurrak, bestetik 6-9 urte bitartekoak eta azkenik 10-12 urte bitartekoak, sail bakoitzean +dendakeko baleetan oinarritutako 20€ saria egon delarik. Guztira 260 lan aurkeztu dira lehiaketaren zabalkundea argi geratzen delarik. Aurkeztutako lanak ikusteko aukera egon da Kultur Etxean abenduaren 30etik Urtarrilaren 10erarte.

Erakusleihoen lehiaketan ere , herriko hainbat komertziok hartu dute parte. Bertan komertzio hauetako barne eta kanpo dekorazioa saritu da, abenduaren 20tik urtarrilaren 5erarte ikusgai egon direlarik. Lehiaketan , +dendakeko baleetan oinarritutako 60€ko saria egon da.

Azkenik, Iurretako Udalak, lehiaketak izan duen erreperkusioa ikusirik eskerrak eman nahi dizkio parte hartu duten herritar eta komertzioei, herriko eskolei eta guzti hau aurrera eramateko lagun duen + dendakeri.

SARITUAK

GUTUN-POSTAL LEHIAKETA

1.saila : Naroa Crespo Larrañaga

2.saila : Irati Milan Romo

3.saila : Unai Blanco Fundazuri

ERAKUSLEHIOAREN LEHIAKETA

Undarri Bike