Albisteak

 

Azkeneko urteetan egin izan den moduan, Iurretako establezimenduei bultzada bat emateko kanpaina berri bat jartzen du martxan Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin.

Kanpainaren funtzionamendua hurrengoa izango da: establezimenduak bezero bakoitzari Arraspatu eta Irabazi txartel bat emango die egindako erosketa bakoitzeko. Txartelekin 20, 10 eta 5 euroko deskontu txartelak irabazi daitezke eta txartel guztien artean, 100€ko deskontu txartelen zozketa egingo da. Zozketan parte hartzeko, bezeroek txartelaren atzeko aldea beraien datuekin bete beharko dituzte eta Iurretako HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5) dagoen kutxan utzi beharko dituzte. Saritutako txartelen sariak ere, Iurretako HAZ bulegoan jaso beharko dira.
Bestalde, deskontu txartelak jasotzen dituzten establezimenduak Iurretako HAZ bulegora joan beharko dira txartelak diruagatik trukatzeko.

Kanpaina maiatzaren 30ean ipiniko da martxan eta uztailaren 14ra arte edo 20.000 txartelak amaitu arte egongo da indarrean.

Zozketa uztailaren 18an, asteazkena, egingo da eta irabazleari telefonoz jakinaraziko zaio. 
Kanpainaren berri emateko, udalak 1.500 diptiko banandu ditu Iurretako etxeetatik eta kanpainaren kartelak establezimenduetan jarri dira.