Albisteak

 
Iurretako hiri-komertzioari eta ostalaritzari bultzada bat emateko kanpaina berri bat aterako du Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin.

Kanpainaren funtzionamendua hurrengoa izango da: Iurretako Udalak Iurretako argazki adierazgarriak dituzten sei tazen bilduma bat martxan jarri du. Iurretan atxikitutako saltokietan, 30 eurotako erosketak gailentzen dituztenei tazak banatuko zaizkie hauen existentziak amaitu arte. Kanpainaren bukaeran, 30 eurotako erosketak tiketa aurkezten dituztenen artean (katilurik lortu ez arren izakinen bukaera dela eta), 100 eurotako deskontu baleen zozketa egingo da Iurretako Udaletxean.

Irailaren 15etik abenduaren 15era arte egindako erosketak baino ez dira onartuko edo izakinak amaitu arte. 

Zozketa abenduaren 22an izango da Iurretako Udaletxean eta irabazleari telefonoz jakinaraziko zaio. 

Kanpainaren berri emateko, Udalak 1.500 diptiko bananduko ditu Iurretako etxeetatik eta kanpainaren kartelak establezimenduetan jarri dira.

Jarraian katiluen banaketa egutegia atxikitzen dugu. 

EGUTEGIA -CALENDARIO

15/09 -01/10

Taza/Katilua 1: Goiuriko bidetik

02/11 -16/11

Taza/Katilua 4: Maspe kalea

02/10 -15/10

Taza/Katilua 2: Arripausueta

17/11 -30/11

Taza/Katilua 5: San Andres

16/10 -01/11

Taza/Katilua 3: Iurretako elizaldea

01/12 -15/12:

Taza/Katilua 6: Arripausueta


Diptikoa 1 (JPG, 926 KB)
Diptikoa 2 (JPG, 481 KB)