Zer da Irakurketa Erraza?
Irakurketa Errazeko materialak ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak dira irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko.
Zergatik Irakurketa Erraza?
- Populazioaren %30ak irakurtzeko zailtasunak dituelako.
- Irakurketarako sarbidea behar soziala eta eskubidea delako.
- Irakurtzea, ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen duen gozamena delako.
Nori zuzenduta dago Irakurketa Erraza?
Irakurtzeko zailtasunak dituzten irakurleei:
- Aldi baterako zailtasunak (inmigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urriakoak, ikasteko arazoak dituztenak…)
- Zailtasun iraunkorrak (ezgaitasun intelektuala dutenak…)
IRAKURKETA KLUBAK
Premia bereziko kolektibo edo/eta taldeentzako irakurketa klubak antolatzen dira:
BILDUMA
Gure Bibliotekan dauzkagun Irakurketa Erraza bilduma kontsultatu dezakezu