Albisteak

 

Bibliotekak irakurtzeko arazoak  edo/eta ohiturarik ez daukan jendearentzako baliabideak eskaintzearen aldeko apostua egiten du, irakurtzea pertsona guztiok daugagun eskubidea baita.

  • Liburuak: Irakurketa Errazeko eta letra handiko liburuak ditugu.
  • Ikusmen edo mugikortasu arazoren bat baldin badaukazu lupak eta atrilak dituzu eskuragai.
  • Irakurketa kluba: 55 urte baino gehiago badituzu, aspaldian ez baduzu irakurri, ohitura falta baldin badaukazu edo ez baldin badakizu zer irakurri hurreratu zaitez bibliotekara, asteazkenetan batuko gara 10:30-13:30etara bitartean. Giro lasaian taldean irakurri eta elkarbanatuko dugu irakurritakoa. Liburuak erraztuko dizkizugu. Hasiera data: martxoak 9

 

Jaitsi kartela (PDF, 155 KB)