Albisteak

 

Aurten ere, guraso eta haur-lehen hezkuntzako hezitzaileentzako hitzaldi zikloa antolatu du Iurretako Udalak. Hitzaldiak, apirilaren 17,19, 24 eta 26an burutuko dira 18:30etatik 20:00etara bitartean, Ibarretxe Kultur Etxean. Saioak dohan izango dira eta izen ematea Kultur-etxean edo Maiztegi Herri Eskolan egin al izango da martxoaren 19tik-29ra bitartean.

HELBURUAK:

  • Guraso eta seme-alaben arteko harremanak lantzea
  • Gurasoei hezkuntza bidean laguntzea

LANDUKO DIREN GAIAK:

“Gurasoen prestakuntza?” Ba....gutaz hitz egin dezagun

“GURE SEME ALABEN HEZKUNTZAN GURASOEN EGOERA PSIKOAFEKTIBOAREN GARRANTZIA”

  • Nolako guraso mota naiz? Heziketa bideak
  • Nire izakera, nire pertsonalitatea, nire autoestimua....
  • Familiaren giro afektiboa
  • Bikotearen erlazioa
  • Lana eta familiaren bateragarritasuna
  • Bizitza soziala eta aisia
  • Sexu arteko berditasuna heziketa prozeduran: baterako hezkuntza

Gai hauei buruz hausnartuko dugu, jarraibide batzuk eskeiniko dira,...

Hitzaldiak, Juan Carlos Alonso psikologoak gidatuko ditu, Donostiako instituto batean eta gabinete pribatu batean lan egiten du. 20 urte daramatza guraso (Guraso eskolak) eta hezitzaileen formakuntza ekintzetan. Horrez gain, irakurketa eta haur literaturako formakuntza ekintzetan ere parte hartzen du.

Iurretako Udaletik eskertuko genizueke ekitaldiari zabalkundea ematen badiozue.

Informazio gehiago 946200342 telefonoan.

Izen-emate orria (PDF, 179 KB)