Albisteak

 

Aurten ere, guraso eta haur-lehen hezkuntzako hezitzaileentzako hitzaldi zikloa antolatu du Iurretako Udalak.

Hitzaldiak, maiatzaren 3, 4, 10 eta 12an burutuko dira (18:30etatik 20:00etara bitartean), Ibarretxe Kultur Etxean. Saioak doan izango dira eta izen ematea Kultur-etxean edo Maiztegi Herri Eskolan egin al izango da apirilaren 4tik 8ra bitartean.

Hitzaldien gaia  "Lau argibide gure seme-alabengan autoestimu positiboa garatzeko":

- Nola bermatu lotura afektiboa eta jabegoaren sentipena
- Nola garatu boterearen sentipena
- Nola estimulatu berezitasunaren sentipena
- Baloreetan oinarritutako hezkuntzaren garrantzia

Gai hauei buruz hausnartuko dugu, jarraibide batzuk eskeiniko dira...

Hitzaldiak, Juan Carlos Alonso psikologoak gidatuko ditu, Donostiako instituto batean eta gabinete pribatu batean lan egiten du. 20 urte daramatza guraso (Guraso eskolak) eta hezitzaileen formakuntza ekintzetan. Horrez gain, irakurketa eta haur literaturako formakuntza ekintzetan ere parte hartzen du.