Albisteak

 

Bularretik Mintzora deitu izan den egitasmo honetan 10 urte segidan hartzen du parte Iurretako Herri Bibliotekak Galtzagorri elkartearekin batera elkarlanean. 2018. Urtea geroztik geroztik Mintzoan kux-kux izatera pasatu da.

Haurra amaren sabelean dagoenetik 8 urte dituenerarte irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen ekimena da, irakurketa umearen giroan era natural batean txertatzeko asmoarekin jaioa. Egitasmo honen parte izango dira herriko ikastetxeak (PDF 190KB), familiak, Biblioteka (PDF 121KB), eta Osasun zentrua (PDF 145KB). Lan-talde profesional batek bideratutako irizpideak jarraituko dituzte, bakoitzak irakurzaletasuna sustatzeko hainbat alderdi landuko dituelarik.

Ekintzak

Maletak:

Ikasturte honetan, zortzi maleta eredu desberdin eraman ahal izango dira etxera. Maleta hauetan profesionalek kontu haundiz hautatutako ipuin, album, poesia liburuak etab. egongo dira.

Irakurketa klubak:

Hilean behin, dinamizatzaile baten gidaritzapean, 3-7 urteko haurrak eta gurasoek bibliotekan irakurketaz gozatzeko aukera dute.

Aholkularitza:

Bibliotekan informazio eta formazio aukera dago, horretarako,bibliografiak, gomendioak erraztuko dira aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz.

Informazio gehiago

Honez gain proposamen berri hau ere interesatu ahal zaizu:  irakur-lagunak