Albisteak

Este enlace se abrirá en una ventana nueva 
Adi gazte,

14 eta 18 urte bitartean badituzu Booktubeboom lehiaketan parte har dezakezu.

Lehiaketan hone helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da.

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortu da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.

Gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen Booktube fenomenoa baliatzeko egitasmoa da Booktubeboom.  Honen helburua EAEko Booktuber Plataforma sortzea da, Euskal Booktuber Komunitatearen lehen hazia landatzen hastea.

Euskarazko booktuber komunitate bat sortzeko akuilu gisa EAEko I. Booktuber Lehiaketa egingo da 2017an, EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak: https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/oinarriak/

Iurretako kedada:
Eguna: Irailak 20 (asteazkena)
Ordua: 15:00-17:00
Dinamizatzailea: Iban Garcia