Albisteak

 

Iurretako Herri Bibliotekak 2001eko urtarrilean zabaldu zituen ateak lehen aldiz, beraz ikasturte berri honetan(2010/2011) bere ibilbidean hamargarren urteurrena betetzen duela esan dezakegu. Urte hauetan zehar, Udalak eginiko apostuari esker, ugariak izan dira zerbitzuan gertaturiko berrikuntzak eta aldakuntzak.

Biblioteka berri bat da, beraz nahiz eta hasierak inoiz ez diren errazak izaten, ilusio handiz eta tinkotasunez lanean aritu gara Iurretako Herritarrei kalitatezko biblioteka eskaintzeko asmoz, herritar guztiei bertara etortzeko aukera daukatela ikuseraziz, guztiek eta dohainik. Beraz urte hauetan gure lana biblioteka beharrizan hori sortzea izan da.

Biblioteka kontzeptua zerotik sortu behar izan dogu, biblioteka publiko batean ohikoak diren zerbitzu guztiak martxan jarriz: liburu funtsen kontsulta, mailegua, irakurzaletasuna, ordenagailuen erabilpena...

Hasieratik herritarrei helerazi nahi izan diegun irudia biblioteka bizi, dinamiko, eguneratua eta gure erabiltzaileen beharrizanak aurreikusten dituena izan da. Dagoeneko 30.000 ale biltzen dituen bilduma osatu dogu.

Gaur egun bibliotekara maiztasunez hurbiltzen diren  ia 2.000 bazkide aktibo ditugu.

Irakurzaletasuna bultzatzeko egitaraua finkoa eta denboran egonkorra izatea lortu dogu.

10 urte hauetako ibilbide guztia bibliotekaren eguneroko lanean isladatuta dago. Egunero hurbiltzen den jende aldanak edo eskaintzen diren ekintzetara hurbiltzen direnak horren adibide garbia dira, Espainiako Herri eta Probintzien Federazioak irakurzaletasuna bultzatzearren emaniko sari ugariekin batera.

Gure hurrengo urteetarako erronka zerbitzua bere osotasuanean kontsolitatu eta berritzeko lan egitea da: biblioteka zerbitzuen eskaintza hobetu nahi dugu kalitatearen alde lan eginez.Gero eta beharrezkoagoa da beste zentru bibliotekarioekin lan egitea: batetik  ahaleginak bateratu eta gastuak murrizteko eta bestetik biblioteka proiektuei dimentsio handiago emateko.

Guzti hau aurrera eramateko irakurzaletasuna sustatzeko plan bat garatu dugu, non herritar guztiak erakarri nahi izan ditugun, haurtxoetatik hasi (udalak egiten dien Zorionak! kanpainarekin oparitxo batzera hurbiltzendirenetik) eta lehen aldiz hurbiltzen diren helduetara helduz, berain asialdi eta informazio eta formazio beharrizanak asebetetzera.

Gaur egun eskaintza zabal eta ugaria eskaini nahi dugu publiko guztientzat (bibliotekak liburu eta jendearen artea zubi lanak eginik) gure erabiltzaileen eskariei erantzuteko egitarau egokia eskainiz eta sortzendiren beharrizan berriei bidea irekiz. Irakurzaletasuna ikuspegi zabal batetatik landu eta bere bariante guztietan landuz, publiko guztietara helduz beraien errealitate ezberdinak kontutak hartuz: ekonomikoak, kulturalak, sozialak, arraza eta hizkuntza aldetikoak.