Albisteak

 

Datorren Uztailaren 3an (osteguna), Biblioteka kalera aterako da, herrian hamabostero antolatzen den azokara. Asmoa egun honetan herritarrei gure zerbitzu eta eskaintzaren berri ematea da.

Horretarako irakurketa gune bat prestatuko da, bibliotekaren bildumaren aukeraketa bat bertara eramanez: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-Reader-ak, Tablet-ak...

Horretaz gain, uztailaren 3an goizeko 09:00etatik aurrera bertara hurbiltzen direnek, kafea eta pasta batzuk dastatzeko aukera izango dute.

 Hurbil zaitez, itxaroten zaitugu!