Albisteak

 

Iurretako Udalak “GAZTEEK ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRULAGUNTZAK-2018” eskabideak aurkezteko epea zabaldu du.

Laguntza hauen xedea da ohiko egoitza gisa alokairuko etxebizitza Iurretako udal mugartean duten gazteen alokairuaren zati bat ordaintzea.

Hauek dira deialdi honen helburuak:

  • Gazteei babesa ematea euren emantzipazio prozesuan eta helduen mundura sartzeko unean.
  • Iurretako leku guztietan alokairuko etxebizitza eskuratzeko aukera ematea gazteei.

2018. urtean deialdi honetarako aurreikusitako kopuru globala 9.000 eurokoa da, ihaz 6 diru-laguntza onartu ziren eta batezbestekoa 1.500 € bakoitzentzako izan zen.

Diru-laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairuaren prezioaren %50ekoa izango da, komunitateko eta etxebizitzaren eranskinetako gastuak kenduta. Gehienez ere, hilabete bakoitzeko, 250 euroko laguntza emango zaio eskaera bakoitzari.

Dirulaguntza hauek Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Oinarriak SAC-HAZen, (Bidebarrieta 5), edo udalaren web gunean eskura daitezke eta eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik.