Albisteak

Diptikoa 

Iurretako Udalak Iurretako GAZTEEK ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (2012. URTEA) arautzen dituen Oinarriak onartu ditu.

Laguntza hauen xedea da ohiko egoitza gisa alokairuko etxebizitza Iurretako udal mugartean duten gazteen alokairuaren zati bat ordaintzea.

Dirulaguntza hauek Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Oinarriak Iurretako Udaletxean (Bidebarrieta 5) eskura daitezke eta eskabideak aurkezteko epea 2012ko urriaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik.