Albisteak

 

Iurretako Udalak, bigarren urtez jarraian, onartu ditu gazteek, 2010. urtean alokairuko etxebizitzak eskuratzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarriak.

Udalak erabaki du diru-laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairuaren prezioaren %50ekoa izango dela., komunitateko eta etxebizitzaren eranskinetako gastuak deskontatuta. Gehienez ere, hilabete bakoitzeko, 250 euroko laguntza emango zaion eskaera bakoitzari.

Etxebizitza alokatzearen kostua ezin izango da 750 euro/hileko baino gehiagokoa izan; hau ezartzen da jabeek Udaleko diru-laguntza berri honekin espekulatzeko aukera izan ez dezaten.

Diru-laguntza hauen oinarrietan zehazten da laguntzen onuradunek, 18 eta 35 bitarteko gazteak izan behar direla, jabetzako etxebizitzarik ez dutela izango eta elkarbizitza unitatean osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Iurretako udalerrian erroldatuta egon behar duela, gutxienez 5 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin.

Halaber, bizikidetza unitatearen diru-sarrerak ezin izango dira izan 28.000 euro gordin baino gehiago urtean. 2010ean deialdi honetarako aurreikusitako kopuru globala 20.000 eurokoa da.

Laguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde batzuek kontzeptu beragatik ematen dituzten aldi bereko diru-laguntzekin, baldin eta laguntzen zenbateko osoak ez badu gainditzen errentatzaileari ordaindu beharreko errentaren gehienezko muga.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 11tik azaroaren 12ra bitartean izango da.