Albisteak

 

Iurreta, martxoak 28.- Atzo ospatutako Udal Osoko Bilkuran Iurretako Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako I. Plana onartu zen 5 urteko iraunaldia izango duena, hain zuzen ere, 2019tik 2023ra bitartean.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako  4/2005 Legearen 3. artikuluan jasotzen denez "Euskal herri-aginteek, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, elkarrekin lankidetzan aritzeko eta beren jarduketak  koordinatzeko betebeharra dute, esku­ hartze eraginkorragoak eta ba/iabideen erabi/era arrazionalarekin bat datozenak egin ahal izan daitezen, eta hau izango da hemendik Aurrera gure helburua" azaldu dute udalatik.

Beraz, zeharkakotasunaren ikuspegitik landuko dira Udalaren arlo eta zerbitzu guztiak.
lurretako Berdintasunerako l.  Planak guztira  16  helburu  eta  73  ekintza   jasotzen ditu 4 ardatzetan bananduta : Gobernu ona, emakumeen alduntzea, gizarte antolakuntza eraldatzea eta emakumeen aurkako indarkeria gabeko bizitza.
Berdintasun Kontseilua eta Hezkidetza Mahaia
Berdintasunerako kontseilu bat sortzen da , Herritarrei  begirako  gune bat  , herritarrek eta, bereziki, mugimendu feministako eta emakume-elkarteetako  kideek, nahiz gaiarekiko interesa duten herritarrek berdintasunerako politiketan eragin ahal izateko, berdintasunaren gaiaren inguruan udalari aholkua ematea, ekintza puntualak antolatzea, udalarekin elkarlanean, berdintasunaren alde lan egiten duten eta lan egiteko prest dauden elkarteen arteko elkarlana bultzatzea eta eta hausnarketarako espazioa izatea.
Hezkuntzaren eremuan, Hezkidetza Mahaia martxan jartzeak ahalbidetuko luke hezkuntza formaleko eragileekin harremana estutzea, koordinazioa hobetzea eta Berdintasunaren gaiaren inguruan lurretako ikastetxeei aholkua eta formazioa ematea.

Berdintasunerako I. Plana (PDF 4,02MB)