Albisteak

 

Iurreta Udaleko udalbatzak udal eraikin eta instalazioen garbitasuna Lantegi Batuak merkataritza-etxeari esleitzea erabaki zuen eta honen prezioa  182.836,98 €/urteko da. “Orain arte ere udal eraikinak garbitzen ziren, baina kontrata desberdinen artean banatuta geneuzkan eta bakoitzak eraikin bat garbitzen zuen. Hau horrela izanik, esleipendun bakar batean batzea erabaki genuen, urte hauetan instalazioak gehitzen joan garelako eta gero eta zailago egiten zitzaigulako kontrolatzea garbitasun maiztasunak eta moduak” aipatu zuen Iñaki Totorikaguenak.

Esleipena lau urtetakoa da (bi urte eta luza daitezkeen beste bi urte) eta zerbitzua eraikin hauetan emango da: Udala bera, Bidebarrietako bulegoak, Goiuria Kultur Gunea, Ibarretxe Kultur Etxea, Haurreskola, Maiztegi herri eskola eta Orobiogoitia eta Maiztegi bereko jolastokiak, elizako arkupeetako eta hilerriko komunak. Eremu bakoitzean beharren programak zehaztu dira maiztasuna, aldizkakotasuna eta burutu beharreko garbitasun motak konkretatuz.

Lantegi Batuak 10 langile izango ditu garbitasuna burutzeko, indarrean dauden lan kontratuak subrogatuz. Horrela kontratu horien eskubide eta betebeharrak onartzen eta errespetatzen ditu.

Esleipen honek herritar guztien onerako izateaz aparte udaleko diru-kutxan 12.000 €tako aurrezkia suposatzen du. “Aurreko garbitasun zerbitzuen guztira 195.000 €/urteko zen, beraz, esleipen berri honekin datozen lau urtetan 50.000 € gutxi gorabehera aurreztuko ditugu, eta hau zerbitzua hobetzearekin batera berri on bat da. Kontratuaren esleipen prozedura honekin bete nahi genuen helburuetako bat zen beharrezko eta gure kabuz gure gain hartu ezin genezakeen zerbitzu baten kostua merketzea”