Albisteak

 

Iurretako Udalak eta herriko Lanbide-heziketako Institutuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Akordio horren arabera, Administrazio-kudeaketako Erdi-mailako Heziketa-zikloko hiru ikaslek praktikak egingo dituzte udal-bulegoetan; hain zuzen ere, kontu-hartzailetzan, erregistroan eta kultura-etxean. Modu horretan, euren prestakuntza osatuko dute eta tituluari dagozkion gaitasunak eskuratuko dituzte.

Udalak aipatutako sail horietan banatu ditu hiru ikasleak, eta arduradun bat izendatu du haien prestakuntza koordinatzeko eta aurrera eramateko.

Joan den martxoaren 10ean hasi eta ekainaren erdialdera arte, praktiketan dauden pertsona horiek Administrazio-kudeaketako Erdi-mailako Heziketa-zikloko ikasketa-planean zehazten denarekin bat datozen eginbeharrak beteko dituzte, eta ez dute ordainsaririk jasoko moduluan zehar egindako jarduerengatik.

Helburuak honako hauek dira:

  • Ikasten ari diren heziketa-zikloan aurreikusita dauden gaitasun profesionalak hartzen bukatzea.
  • Erakundeei buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Ikaslearen gaitasun profesionala ebaluatzea, bereziki ikastetxean egiazta ezin daitezkeen alorretan, egiazko lan-egoerak behar izanagatik.

Hitzarmena 2013-2014ko ikasturtean egongo da indarrean, eta automatikoki luzatuko da, baldin eta bi alderdietakoren batek ez jarraitzea erabakitzen ez duen.