Albisteak

 

Itxaso Garamendi(Iurreta Udaleko zinegotzia): Joan den otsailaren 26an Iurreta Udaleko ordezkari gisa saharar errefuxiatuen kanpamentuetara joan nintzen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) aldarrikapenaren 40. urteurrena ospatzera.
Euskal Erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera Saharako Herriari gure elkartasuna adierazi genien, marokoar gobernuaren zapalkuntzari baketsuki aurre egiten dietelako eta dagokion autodeterminazio eskubidea babestera.

Urteak dira dagoeneko Iurretako Udalak EUSKAL FONDOKO Sahara Koordinazio Unitatea diruz laguntzen duela; baita laguntza humanitarioko Karabana Solidarioen bidez bidaltzen diren jakien bilketa kanpainetan parte hartzen du.

Otsailaren 27rako antolatzen diren ekintza guztien artean aipagarrienak militar desfilea eta bertaratutako ordezkaritzen parte hartzea dira.

Hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dugu bisitaldi honetan: Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Saharar Irrati eta Telebista; Saharar Ilargi Gorria (jakien banaketa nola burutzen duten azaldu ziguten); Olof Palme eskola; Aaiuneko itsuen eskola; hirugarren adinekoentzako eguneko unitatea, Berangoko Udalak zuzenean finantzatu eta kudeatzen duena; Aaiuneko mekanika tailerra, Euskal Fondoak finantzatzen duena; Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko (SEBN) idazkari orokorra den Fatma Mehdi andrearekin bildu ginen… Bisitaldi guztietan Euskal Herriarekiko Saharar Herriaren esker ona jaso genuen.

Esperientzia aberasgarria izan da, bai eduki aldetik zein pertsonali bizi izandakoagatik. Nahiz eta bizi duen egoera politikoa eta jendearen egoera latzak, Saharar Herria eskuzabala eta abegikorra da bisitatzen duenarekin. Beraien nortasuna babesteko miresgarria da erakusten duten erresistentzia baketsua, autodeterminaziorako erreferendumaren eta kendutako lurren berreskuratzearen zain dirauten bitartean.

 

Argazki galeria


  • Sahara
    42 Argitaratutako argazkiak