Albisteak

 

Iurretako Udalak urte asko daramatza Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin lankidetzan, udalerrian kokatutako ingurumen-baimen integratua dituzten industria-jardueren ingurumen-eraginak murrizteko, hau ingurumen-erakundearen eskumen esklusiboa direnak,bai eta udal-eskumenekoak diren jarduerena ere.

Gaur egun, Durangoko Udalak argitara eman duen azterlanaren edukia ez dakigunez, Iurretako Udalak, orain arte bezala, Iurretako eta eskualdeko herritarren osasuna babesteko lanean jarraituko du eta behar diren neurri guztiak hartzeko eskatuko dio ingurumen-administrazio eskudunari. Ustez kutsatzaileak diren fokuak,dauden tokian daudela, eta horien jatorria identifikatzea funtsezkoa da ikuskatzeko eta beharrezko neurriak hartzeko.

Nolanahi ere, harrigarria da horrelako txosten baten aurrean,beraiek larritzat jotzen dutena, Durangoko Udaleko gobernu-taldeak berehala agintari eskudunei bidali ez izana, eta Ingurumen Sailari horren berri eman ez izana, beharrezko neurriak har ditzan, hala badagokio. Beraz, berehala  egitera eskatzen diegu.

Horretaz gai, erantzukizunari, gardentasunari eta administrazioen arteko lankidetzari dei egiten diegu, Durangaldeko udalerri guztiei eragiten dien eskualde-arazoa dela uste baitugu, eta bakarrik elkarlan horretatik konpondu ahal izango dugu.