Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai, Durangaldeko Merktari Elkartearen lankidetzarekin, bono kanpaina bat jarriko du martxan herriko negozioetan covid-19 krisiak eragiten ari den kalteei aurre egiteko asmoz.

Bonoak bono-sortetan salduko dira: merkataritza eta ostalaritza. Erosleak 10€ ordainduko ditu sorta bakoitzeko eta 20€ izango ditu balio bereko edo hortik gorako erosketetan trukatzeko. Mota bietako sortak euro bateko 5 bonok, 2€-ko beste 5 eta 5€-ko beste 1-ek osatuko dituzte, guztira 20€. Guztira, 2.000 bono-sorta egongo dira salgai.

Bonoak Iurretako HAZ bulegoan erosiko dira ohiko ordutegian eta pertsona berak guztira lau bono-sorta erosteko aukera izango du.

Momentu honetan, 17 saltoki eta 5 ostalaritza establezimendu daude kanpainara atxikita. Horietan trukatuko dira bonoak 2020ko irailaren 7tik azaroaren 30era.

Udalak urtero herriko merkataritza eta ostalaritzaren aldeko kanpainak martxan jarri arren, lehenengo aldiz animatzen da bono kanpaina bat bultzatzera. Eta bizitzen ari garen egoera dela eta, helburua bikoitza da: Iurretako txikizkako komertzioetan egiten diren erosketak bultzatzen jarraitzea eta bestetik, covid-19 krisiak eragiten ari den kalteei aurre egitea.

Kanpainaren berri emateko, Udalak 1.500 flyer banatuko ditu Iurretako etxeetatik eta kanpainaren kartelak  (PDF 858KB) atxikitako establezimenduetan jarriko dira.