Albisteak

 
  • Programazioa irailetik abendura bitartean egingo da, ezarritako segurtasun-protokolo guztiak betez.
  • Sarrerak doakoak izango dira eta datorren astelehenetik aurrera jaso ahal izango dira Ibarretxe kultur etxean.

Kultura sustatzeko eta udalerria dinamizatzeko asmoz, Iurretako Udalak "Iurreta Kultura Bultzatuz 2020" programa jarriko du martxan, eta hainbat jarduera programatuko ditu datozen hilabeteetan, irailaren 11tik aurrera. Programa hori abendura arte luzatuko da.

Horrela, Iurretako Udalak kultur jarduerak bultzatzen jarraitzen du, azken 14 urteetan "Iurretako Kalez Kale" programarekin egin duen bezala. Programa hori bertan behera utzi behar izan zen,beste hainbat bezala, Covid-19 pandemiaren ondorioz.

Ikuskizun guztiak Covid-19rako ezarritako segurtasun-protokoloak betez gauzatuko dira:

  • Edukiera mugatua, sarrera nahitaezkoa izanik.
  • Nahitaezko maskara.
  • Gel hidroalkoholikoa izango da.
  • Eserita eta aurretik esleitutako eserlekuen artean 1,5eko segurtasun-distantziarekin.
  • Sarrera eta irteera mailakatua, erakundearen jarraibideen arabera.

Sarrerak doakoak izango dira eta datorren astelehenetik aurrera jaso ahal izango dira Ibarretxe kultur etxean.

IRAILEKO EGITARAUA (PDF 1.02MB)

IRAILAK 11 / 19:00 ASKONDOKO KARPAN - Up!!!- XABI LARREA (EUSKERAZ)

Zirko eta umorea ardartz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonai grinatsu eta xelebre batentzat.

Ironiko eta energiaz beteta, eguneroko gertakizunei aurre egiten dio oreka eta grabitatearen mugekin jolasten duen bitartean, erokeriaz edo xelebrekeriaz lagunduta …

Kale antzerkiko hizkuntza erabiltzen dueña funtsezko lengoaia legez, ikuslego eta espacio eszeniko guztietarako egokia. Ikuskizun barregarri, fresko eta ahaztezina!!!

IRAILAK 12 / 19:00 ASKONDOKO KARPAN - “TURISTEANDO” – Trapu zaharra (castellano)

Bidaia-agentzia batek (Viajes San Fernando) industria-turismoaren eta masa-turismoaren ingurumenondorioak minimizatzeko kanpaina aitzindari bat abiaraztea erabaki du.

Bere produktu berriaren ideia bidaia birtualen diseinuan oinarritzen da: "Gozatu zure oporrak munduko edozein lekutan, zure etxeko besaulkitik".

Horretarako, neurrira egindako oporrak prestatzeko aplikazio bakar eta pertsonalizatua programatzeko asmoa du.

Beraz, aplikazio horietako bat diseinatzen lagunduko dugu zuzenean. Horretarako, zozketa bidez aukeratutako boluntario batek bere bidaiekin lotutako esperientziarik onenak eta txarrenak berreskuratuko ditu. Bilduma horretatik aterako da pendrive batean editatutako etorkizuneko bidaia birtuala.

Hau da teoria. Errealitateak erakutsiko du hori guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten garunak dirudiena baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.