Albisteak

 

Kaixo!

Martxoaren 13az geroztik, egoera guztiz apartekoa bizi izan dugu mundu osoan, eta erabat aldatu da gure egiteko eta jokatzeko modua, bai maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean.

Hilabete hauetan, ahalegin handia egin dugu aisialdiko ikastaroak egokitzeko eta zuengandik hurbil jarraitzeko egun hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa baitzen harremanetan jarraitzea eta eguneroko poztasun-txinpartak izatea, pantaila baten bidez izan arren.

Iurretarrengandik jaso dugun erantzuna ezin hobea izan da, maitasunez, baikortasunez eta ulermen handiz betea.

Horregatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu hilabete hauetan gurekin egoteagatik eta gugan konfiantza edukitzeagatik.

Ez genuen ikasturte hau agurtu nahi merezi duzuen agurra eman gabe; espero dugu asko gozatzea agurtzeko bideoaz eta erakusketa birtualaz.

Espero dugu hilabete zail hauetan poza eta dibertsioa eman izana.

Guztion artean lortuko dugu!

Urrian ikusiko dugu elkar!

Xehetasun gehiago, esteka honetan.