Albisteak

 

Betirako doako laguntza eta arreta psikologikoko programa bat da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten pertsona baten galera jasan dutenei zuzendua.
 
Agintzari SCISen talde espezializatu baten bidez, Betirako zerbitzuak entzuna izatea, informazio eta orientazio eskaintzen ditu, eta pertsonen zerbitzura jartzen du laguntza eta arreta psikologikoko prozesu bat.
 
Betirako zerbitzuak oso gogoan du hildakoen agurraren garrantzia, eta, horretarako, omenaldi eta agur birtualeko zerbitzu bat eskaintzen du, maite dituztenei omenaldi ata "agur duina" egiten laguntzen duena, senide eta gertuko pertsonekin partekatuta.
 
Betirako 900 908 744 doako telefonoaren eta www.betirako.org  webgunearen bidez sar daiteke

 Triptikoa (PDF 692KB)