Albisteak

 
  • Orain inoiz baino beharrezkoagoa da ekintzaile berriak sustatzea.
  • Azaroaren 30 arteko epea zabaldu da berriro proiektuak aurkezteko

Lehiaketa honen xedea honakoa da: Iurretako herrigunearen barruan enpresa berriak sortzea sustatu, batik bat produktu, prozesu edo zerbitzuen arloetan ideia berriak ekarriko dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak, edota Iurreta udalerriko merkataritza birgaituko dutenak.

Udalak Iurretako herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei. Ideien lehiaketa honen helburua herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea da, Iurretako merkataritzak, etorkizunean, bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileak izan ditzan oinarri. Aurkeztutako proiektuek herriguneko baldintzekin bat datorren enpresaerrealitatea ekarriko duen ideia izango dute oinarri.

Lehiaketa honetan parte hartuko duten proiektuek udalerriko errealitatea izan beharko dute gogoan eta Iurreta udalerriko Amilburu Musikarien Plazara, Bidebarrieta kalera, Bixente Kapanaga kalera, Dantzari kalera, Fray Juan Askondo kalera, Maspe kalera, Padureta kalera, Zubiaurre kalera eta Uralde kalera mugatu beharko dira

Enpresa sortu nahi duten guztiek hartu ahalko dute parte, bai pertsona fisikoek, bai pertsona juridikoek (enpresa ertain eta txikiek), baldin eta horien enpresa-proiektua Iurretako herrigunean kokatzea aurreikusi bada.

Deialdi honetan aurkeztu diren enpresa-proiektuei dagokienez baloratuko diren alderdiak, bakarrak eta lotesleak ez badira ere, honakoak izango dira:

  • Jardueraren nahiz enpresa -kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa
  • Jardueraren inguruko lan -esperientzia eta sustatzaileak proiektuan duen parte-hartze maila
  • Proiektuaren zehaztasuna, ulergarritasuna eta kalitatea
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa
  • Lan -planaren zehaztasuna, koherentzia eta edukiak
  • Ekonomia sustapenari lotutako interes -maila, kontuan harturik proiektuaren berrikuntza -maila, hastapenetan diren jarduera ekonomikoak, sormen-industriak eta ekonomia soziala.
  • Enplegua sortzeko aurreikuspena eta Emakumezko langileen kopurua

Deialdi honetan parte hartuko duten proiektuen artean, Balorazio Batzordeak hautatutakoa honako sariaren onuradun izan ahalko da: 6.000 €, eskudirutan.

Lehiaketa hau irabazten duenari obra- eta jarduera-lizentziak ematean laguntzaren % 20 emango zaio; bestalde, proiektua gauzatzeko establezimendua irekitzeko lizentzia ematean, % 50 emango zaio. Gainerako %30a urtebeteko epean emango zaio, irekieralizentzia ematen zaionetik aurrera zenbatzen hasita, jarduera mantentzen bada.

Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea Azaroaren 30rarte izango da.