Albisteak

 

Iurretako Udalak aparteko laguntzak emango dizkie udalerriko autonomoei eta mikroenpresei, COVID-19 birusak sortutako pandemiaren ondoriozko zailtasun ekonomikoei aurre egin diezaieten, bide batez udalerriko jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko.

Horrela, Udalak zuzeneko galera ekonomikoko egoera arindu nahi du txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruan, bai eta Iurretan jarduera eta/edo egoitza soziala duten eta establezimendu irekia duten beste autonomo eta  mikroenpresa batzuen esparruan ere, baldin eta establezimendu horiek eten edo larriki kaltetu badira COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.

Laguntza horiek txikizkako merkataritzari, ostalaritzako establezimenduei, autonomoei eta mikroenpresei zuzenduta daude (hamar langile edo gutxiagoko enpresatzat hartuta, edozein forma juridiko dutela ere), bai eta jarduera utzi zutenak konfinamentu garaian edo apirileko fakturazioa 2019ko urtarriletik martxora bitarteko hiruhilekoko hileko batez bestekoarekin alderatuta gutxienez % 75 murriztu duten beste zerbitzu profesional batzuei ere.

Laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira: 600 euro jarduera amaitu dela egiaztatzen duten establezimenduentzat, eta 400 euro fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela egiaztatzen dutenentzat. Laguntza bakarra emango da onuradun bakoitzeko, aurrez ezarritako mugekin.

Diru-laguntza emateko ebazpena eman eta gehienez ere hilabeteko epean, Udalak % 100eko ordainketa bakarra egingo du. Diru-laguntza honek 75.000 euroko gehieneko zenbatekoa du. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 27an bukatuko da.

Deialdia (PDF 60KB)