Albisteak

 
  • Nagusien egoitza eta taberna ere ireki da
  • Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartu dira.

Gaurtik aurrera, Iurretako Udalak Askondoko ur-zurrustak irekiko ditu goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara, betiere erabiltzaileen erantzukizunari helduta. Horretarako, udalak eskatu du espazioez arduraz jokatzeko eta gozatzeko, eta erabilera, edukiera eta distantziak betetzeari dagokionez jarritako abisuak errespetatzeko.

Horrela, jarraitu beharreko arauez ohartarazteko abisuak jarri dira. Gehienezko edukiera 9 pertsonakoa da, segurtasun-distantziak mantendu behar dira, oinetakoak eraman behar dira eta adierazitako sarrera- eta irteera-sarbideak erabili behar dira.

Bestalde, gehieneko iraupen-denbora bat dago, zurrusta-ziklo bat, alegia; amaitu ondoren, irten eta berriz sartu beharko da, edukiera errespetatuz.

Nagusien egoitza eta gainontzeko instalazioak zabalik

Nagusien egoitza ere ireki da, eta espazioa egokitu da segurtasun-distantziari eusteko, edukiera mugatuz eta zenbait neurri hartu dira espazioaren erabilera behar bezalako bermeekin bermatzeko.

Bestalde Biblioteka ,eskola-esparruetako aisialdirako espazioak eta frontoia ere zabalik daude duela egun batzuetatik hona.

Danetan ere jarritako neurriak betetzea eskatzen da.