Albisteak

 
  • Egunez bakarrik egongo da irekita pasabidea, eta gauez itxiko da
  • Irisgarritasuna bermatuta dagoenez, errepidearen bi aldeetako igogailuak kenduko dira.

Iurretako Udalak igogailuak kenduko ditu eta Amilburukoo lurpeko pasabidea egunez bakarrik egongo da irekita,

Horrela, eskola-ibilbide segurua izateko, lurpeko pasabidea irekita egongo da, ikastetxeetako ikasleek, behar izanez gero, erabili ahal izan dezaten. Hala ere, kontuan hartuta gauez ez dagoela udaltzaingoaren zerbitzurik, eta pasabide hori puntu beltza izan daitekeela,une honetan oso  gutxi erabiltzen delako,eta  ezin izango dela segurtasuna bermatu, gauez itxiko da.

Era berean, Bidebarrieta birmoldatu ondoren, errepidearen beste aldera segurtasunez igarotzeko irisgarritasuna bermatuta dagoela kontuan hartuta, errepidearen bi aldeetako igogailuak, 2011 urtean jarri zirenak, kenduko dira.