Albisteak

 

Hilabete honetan, ekainaren 1etik 14ra bitartean, iurretarrek 2020ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera izan dute.

Martxoan proposamenak jaso ondoren, eta bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren, bigarren fasea ireki da, interesgarrienak diren proiektuak aukeratzeko. Horretarako, prozesurako gordetako 50.000 € erabili dira.

On line parte hartu ahal izan da, sare sozialen eta Udalaren webaren bidez, eta aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Bulegoan jarritako postontzian, prozesuan parte hartu duten dendetan dauden kutxetan eta joan den ekainaren 4an jarri zen informazio-karpan.

Parte hartzeko epea amaitu ondoren, 133 galdeketa jaso dira, eta horietatik 3 baztertu dira Iurretan erroldatu gabeko pertsonenak izateagatik.

Emaitzak
PROIEKTUEN IZENA KOSTU ZENBATETSIA LORTUTAKO PUNTUAK
Maspe kaletik Bidebarrietara gasolindegitik sartzeko bidea hobetzea 20.100,00 € 88
Hirigunean bainu publikoa jartzea 50.000,00 € 76
Zubiaurre 2ko espaloia eta hondakinak biltzeko gunea berritzea 27.200,00 € 69
Kultur etxearen ondoko jolas-gunea (mahai-futbola eta ping pong) 12.500,00 € 62
Euskaldun berria parkeko helduendako gimnasia eremua handitzea 5.000,00 € 47
Beresi aldean kalistenia-parkea jartzea (aire zabaleko kirola) 22.300,00 € 36
Oinezkoentzako eremua seinaleztatzea eta argiteria hobetzea Zaldai bidean 19.300,00 € 35
San Andres auzoko argiteria hobetzea 46.650,00 € 25
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea instalatzea 45.000,00 € 25
Informazio-panel digitala jartzea Bixente Kapanagan 30.000,00 € 22

Prozesu horren ondorioz, (1.-)Maspe kaletik Bidebarrietara gasolindegitik pasatzeko irisgarritasuna hobetu ahal izango da, (2.-)espaloia eta hondakinak biltzeko gunea berritu egingo dira Zubiaurre 2an eta (3.-)Euskaldun Berria parkeko adinekoentzako gimnasia eremua handituko da. Guztira 52.300 euro erabiliko dira proiektu horiek egiteko.

Hala ere, Udalak kontuan hartuko ditu proiektu garrantzitsuak, bainu publikoa eraikitzea esaterako, etorkizunean Udalak egingo dituen inbertsioei lehentasuna emateko.

Iurretako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei prozesuan parte hartzeagatik eta inplikatzeagatik, eta bereziki saltoki laguntzaileei (Farmazia M. Irigoyen, Javi harategia eta Ogien Artean okindegia). Parte hartzeko hautestontziak jartzeko lekua utzi dute, eta COVID 19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz bizi behar dugun une zail honetan prozesua garatzen lagundu dute.

 Txostena (PDF 2.06MB)