Albisteak

 

Aurrekontua 12.000€koa izango da.

IURRETAKO FAMILIEI 2019/2020. IKASTURTEAN ARDURAPEAN DAUDEN SEME-ALABEN EDO ADINGABEEN HEZKUNTZAKO GASTU OROKORRETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA.

XEDEA:

Oinarri hauen xedea da Iurretako udalerriko familientzako laguntzak arautzea, 2019/2020 ikasturtean, haurtzaindegietatik (zero urte) DBHko 4. mailaraino (DBH barne), eskolatutako seme-alaben hezkuntza-gastu orokorrak hein batean ordaintzeko.

DIRULAGUNTZA MOTA:

Diru-laguntza orokorra izango da.
 
Diru-laguntzak orokorrak izango direnez, onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean.

  • Ikasketa mailaren arabera honako tarteak zehaztuko dira
  • Haurtzaindegia: 100,00€
  • Haur hezkuntza: 20,00€
  • Lehen Hezkuntza / Educación Primaria - 1go – 4. maila: 30,00 € / 5 eta 6. mailak: 45,00 €
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) - 1go – 4. maila: 75,00€

Eskabide-kopuruaren araberako zenbatekoa erabilgarri dagoen eta deialdian adierazi den aurrekontuaren zenbatekoa baino altuagoa izanez gero, horien guztien arteko hainbanaketa egokia egingo da.

ONURADUNAK:

Baldintza hauek betetzen dituzten udalerriko bizilagunek jaso ahal izango dute diru-laguntza:

  1. Iurretako udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1ean.
  2. Haurtzaindegietatik (zero urte) DBHko 4. mailaraino (biak barne) eskolatutako seme-alabak edo ardurapean adingabeak izatea, eta eskatzailearen bizileku berean erroldatuta egotea, 2019ko urtarrilaren 1ean gutxienez.
  3. Beren ardurapean dituzten seme-alabak eta adingabeak behar bezala eskolatuko direla bermatzeko konpromisoa hartzea, bai eta irakasleek, ikastetxeetako organoek eta hezkuntza-administrazioek egiten dizkieten eskakizunak betetzeko konpromisoa ere

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Bizikidetza-unitate bakoitzeko eskaera bakarra tramitatu ahal izango da.

Behar bezala betetako eskabidea (finkatutako eskatzeko ereduan) helbide elektroniko honetan aurkeztu beharko da: hezkuntzalaguntza@iurreta.eus 

Halaber, Bidebarrieta kaleko 5ean dagoen “HAZ” Herritarrendako Arreta Zerbitzuan ere aurkez daitezke. 48215. Iurreta (Bizkaia).

Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 19/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan egin ahal izango da eskaera.

Informazioa eta eskabide eredua Herritarrendako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Udalaren web orrian (www.iurreta.eus) eskura daitezke. http://www.iurreta.eus/

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean edo www.iurreta.eus web orrian.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Oinarri hauen xede den diru-laguntza lehen aldiz eskatzen dutenek, behar bezala betetako eskabidearekin batera (I. eranskina), honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  2. Familia-liburuaren fotokopia edo eskatzaileak alabarekin, semearekin edo ardurapean duen adingabearekin duen ahaidetasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat, familia-libururik ez dagoen kasuetarako, eta laguntza zein seme, alaba edo ardurapean duen adingabeari buruzko datuak.
  3. Hirugarrenen altaren inprimakia, datua Udalean agertzen ez bada.
  4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela dioen erantzukizuneko aitorpena.
  5. Bizikidetza unitatea osatzen duten datu pertsonalak lagatzeko baimena. Adingabeen kasuan, legezko ordezkariak sinatu beharko du baimena (eskaeraren atzealdean dago). I. eranskina).

Aurreko urteetan deialdi honen xede den diru-laguntza eskatu dutenek eskabide inprimakia, behar bezala betea, eta bizikidetza unitatean aldaketaren bat egin dutela frogatzen duten agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Udaletzeak eskaerak online bideratzea gomendatzen du, gende-pilaketak ekiditzeko.