Albisteak

 

Olaburu kalean bidea aldatzea eta bidegorria sortzea izan zen 2020ko aurrekontuetan jasotako proiektuetako bat, nahiz eta osasun krisiaren ondorioz lanak bertan behera geratu, lanak haste honetan amaitu dira.

Bidebarrietako bidegorria (N634), Elizalde kalean amaitzen dena, Etxego,frontoia eta eskolara iristen den oinezkoentzako gunearekin lotzea zen errei berri honen helburua., baita futbol zelairaino iristen den Olaburuko bidegorria ere.

150 metro dira guztira, orain irteerako norabide bakar bihurtu dena, eta espaloitik gertuen dagoen zatia 2,5 metroko bidegorria da. Horrela, bizikleta-erreia lotuta geratzen da bai Montón zubitik Askondo eta HAZ artean iristen denarekin, bai Bidebarrieta(N-634) errepideko errei berriarekin Elizalderaino eta Etxego inguruarekin Larrako futbol-zelairaino.

Iñaki Totorikaguena alkateak azpimarratu duenez, "helburua mugikortasun iraunkorra eta segurtasuna sustatzea jende askok bizikleta erabiltzen duen eremu batean, frontoira, futbol zelaira edo institutura joaten diren gazteen kasuan bezala. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu eremu horretan beharrezko azpiegitura jartzea eta Iurretako bizikleta-bidea hobetzea".

Pintura, seinaleztapen horizontala zein bertikala eta erreia babesteko elementuak barne hartzen dituen obrak maiatzaren askenengo astean egin dira.