Albisteak

 

Aurten ere Iurretako Udalak parte-hartze prozesua ireki du iurretarrek 2020ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Lehenengo fasean proposamenak bildu ondoren, horien guztien azterketa teknikoa egin da, eta 10 proiektu egin dira, bigarren bozketa-fasera igarotzeko.

Iurretako bizilagunek interesgarrienak diren proiektuak lehenetsi ahal izango dituzte proiektuen zerrendaren artean, eta prozesura bideratutako 50.000 euroko aurrekontuaren kargura egingo dira boto gehien jaso dituztenak.

Parte hartzeko epea datorren ekainaren 1etik 14ra arte izango da. Sare Sozialen eta Udalaren webgunearen bidez parte hartu ahal izango da on line, bai eta helbide guztietara postontzietan jarritako liburuxken bidez ere. Liburuxkak Herritarren Arretarako Bulegoaren(HAZ) inguruan jarritako postontzian utzi ahal izango dira, prozesuan parte hartzen duten hainbat dendatan kokatutako hautestontzietan, edo bestela, datorren ostegunean, hilak 4, Dantzari auzunean jarriko den informazio-karpan, goizez eta arratsaldez. Horrez gain, asteartean, hilak 9, pertsona bat udalerriko gune sakabanatuenetara joango da informazioa ematera eta parte hartzera animatzera.

Prozesua zabaltzeko, aurrez aurreko saioak egitea aurreikusita zegoen nagusien etxean eta ikastetxeetan; hala ere, COVID 19k sortutako osasun-larrialdiak ezinezko egin du. Egoera hori arintzen saiatzeko, partaidetza azpimarratuko da sare sozialen bidez eta udalerri osoan informazio-kartelak jarriz.

Emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira, prozesuaren laburpen-dokumentu baten bidez.

Proposamen formularioa (PDF 1,11MB)

Iurreta 2020ko aurrekontu-partehartzileko prozesuaren emaitzak