Albisteak

 
  • Ekimen solidario honetarako, Iurretako Udalak elkarteei mezua zabaldu die.
  • Boluntarioei, josteko makina izatea eta josten jakitea eskatzen zaie.

Iurretako Udalak, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, kutsadurak saihesteko eta koronabirusa transmititzeko arriskua murrizteko, herritarrentzat berrerabilgarriak diren maskara higienikoak (ahoa, sudurra eta kokotsa estaliko dituztenak) ematea pentsatzen ari da.

Ekimen solidario hau aurrera eramateko, Iurretako Udalarekin harremana duten elkarteei mezua bidali diegu, elkarteko kideen artean, josteko makina duen eta josten dakien boluntariorik dagoen galdetuz, etxeetan maskara horiek modu altruistan egiteko.

Beharrezko den materiala sortaka emango da eta maskarak egiteko piezak, zelan josi behar diren markatuta egongo dira. Horretarako, tutoretza bideo bat bidaliko da, maskarak egiteko argibideekin.

Neurri bitako maskarak egiteko asmoa dago. Neurri txikiko maskara, 12 urterarteko ume eta gazteei zuzendua izango da. Handia aldiz, 13 urtetik gorakoei zuzendua izango da.

Dagoeneko maskarak josteko 20 pertsonak izena eman dute.

Ekimen honetan parte hartzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, telefono honetara deitu: 946215372 (goizez) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali: gizarte-ongizate@iurreta.eus.

Ekimen hau, maiatzaren lehenengo asteetan, Udalak 65 urtetik gorako bizilagunen artean egindako 1.000 fpp2 maskararen banaketarekin bat dator. Maskarak FURESA enpresa lokalak eman ditu eta GURUTZE GORRIAK banatuko ditu