Albisteak

 

Apirilaren 20tik aurrera, astelehenetik ostiralera, ortu ludikoak zabalduko zaizkie erabiltzaileei, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak osasun-alarmari buruz dituzten irizpideak aplikatuta (2020/4/15 – 5. berrikustapena).

  1. Mugikortasuna eta egonaldia behar-beharrezkoa den denboran egingo dira, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak errespetatuz, bai ibilbidean bai baratzean bertan.
  2. Baimenduta dago produktuak biltzea, mantentze lanak egitea, lurra erein eta landatzeko prestatzea, landaketa bera, ereintza, ureztatzea eta ongarria botatzea.
  3. Ezin da inolako ekitaldi edo ospakizunik egin ortu ludikoetako lursailan bertan edo instalazioetan, iraunkorrak izan ala ez.

Elementu komunak, osasun arrazoiak direla eta, prezintaturik egongo dira eta erabat debekatzen da haietan sartzea (erremintak, biltegia…) alarmak dirauen bitartean.

Ezinbesteko lanak egin behar dituzten erabiltzaileek beren erreminta edo tresnak eraman beharko dituzte, gainerako erabiltzaileekin partekatzeko aukerarik gabe.

 Informazio gehiago (PDF 78KB)