Albisteak

 

Herriko haurrentzako jolas guneak berritzeko apustuan Iurretako Udalak zorua eta Elixaldeko jolasak berritu ditu, eta horrek 9.700 euroko inbertsioa ekarri du.

Berrikuntza hau joan den abenduko Amilburuko jokoei gehitu behar zaie, bertan, 71.000 euroko aurrekontuarekin, 8 joko jarri baitziren eta erabat eraberritu zen. Lehenago, Maiztegi Eskolako jolasei dagokionez, bi joko berri jarri ziren eta zorua berritu zen udako oporretan 17.300 euroko aurrekontuarekin.

Udalak herriko jolas guneak berritzen jarraituko du datozen hilabeteetan.