Albisteak

 

Azaroaren 11tik abenduaren 31ra Dendak Bai elkartearekin batera  Iurretan egin den merkataritza-kanpaina amaitu da, eta 100 euroko (10 euroko 10 txartel) zozketaren irabazlea den Joseba Iñaki Rodriguezi eman zaizkio 100 euroak, Iurretako erosketa-txarteletan.

Kanpaina horren balantzea ezin izan da positiboagoa izan, erosketa jasangarriko pack horiek hiru astetan agortu baitziren. 500 pack oihalezko eta sarezko poltsekin eta bi taperrekin banatu ziren, izakinak amaitu arte, plastikozko poltsak erabil ez zitezen.

Oraingoan kanpainaren helburua bikoitza zen. Batetik, herriko merkataritzan egiten diren erosketak bultzatzea da helburua, eta bestetik, ontzi berrerabilgarriekin erostera kontzientziatu eta animatzea, horrela erosketa egiterako orduan plastikoaren erabilera murriztuz.

Iñaki Totorikaguenak, herriko alkateak, horrelako ekimenak martxan jartzen jarraituko dutela adierazi du, 'Izan ere, iurretarrok udalerrian kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzen garela ikusten dugu, guztiontzat onuragarria delako udalerria bizirik mantentzeko eta gainera erabilera bakarreko plastiko gutxiagoarekin egitea'.