Albisteak

 

2009. urtetik aurrera, urtero bezala, Taxi-Auzune zerbitzuaren erabiltzaileek urtarrilaren 31 baino lehen txartela berritu beharko dute. 2019an 150 txartel eman zitzaizkien zerbitzu hau erabiltzeko interesa zuten bizilagunei.

2020ko otsailaren 1etik aurrera Taxi-Auzunea zerbitzua erabili nahi dutenek, Iurretako Udalak emandako erabiltzaile txartela berria aurkeztu beharko dio taxi gidariari.

Zerbitzuaren ordutegia astelehenetik-Ostiralera 7.30tik  20.00ra izango da. Zapatuetan 9.00etatik 14.00 ra, bidaiaren prezioa 2 € koa izango delarik.-

Zerbitzuaren Kontaktu telefonoa :688 618 690

Zerbitzu honek 2019. Urtean 2316 bidaia egin ditu , hilero 210 bidaia batezbestekoarekin (Abuztuan ez dago zerbitzurik).

Gogoratu martxan jarri zala 2009an, hiriguneko zerbitzuak baserrialde desberdinetara hurbiltzeko asmotan, eta norberen ibilgailua modu arrazional bat sutatzekotan.

“Urteak igaro ahala ikusten dugu, zerbitzua sendotu egin dela eta , kasu askotan, auzokide askorentzat funtsezko garraioren alternatiba bat dela, ibilgailu partikularra ordezkatzen duena”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.