Albisteak

 

Abenduaren 20tik aurrera Amilburuk jolasgune berritua du. Horrela, 2019ko aurrekontuetan jasota zegoen proiektua burutu da. Horretarako 71.000 euro erabiliz.

Guneak 240m2 ditu laukidun zuzenaren zonaldean eta beste 50 m2 borobil eremuan, guztira 290 m2 daude. Bertan, jolasgunea eta lurzorua aldatu dira kolore ezberdinak jarriz eta segurtasuna bermatuz.

Proiektu berri honetan 8 joku jarri dira adin guztietara zuzenduta, umen txikien kasuan beti ere guraso eta zaintzaileen gainbegiratzearekin. Jokuen artean txintxaunak, etxetxoak tunelekin, tirolina, saskia duen txintxauna, txirrista eta lurreko joku bat daude.