Albisteak

 
  • Zati berri honekin herriko hirigunean dagoen bizikletentzako bidegorria lotuta geratuko da
  • Proiektua aurrekontua indarrean sartzen denean gauzatuko da

2020ko aurrekontuak urtarrilean indarrean sartzen direnean aurrera eramango da bertan jasotako lehengo proiektuetako bat, Olaburu kalean bide aldaketa egitea eta herriko hirigunetik doan bidegorri guztia lotuko duen bidegorria egitea, hain zuzen ere.

Helburua Elizalde kalean amaitzen den N634 errepidean egiten ari diren obra herriko bidegorriarekin lotzea da, horrela  Etxegora iristen den oinezkoentzako gunearekin, frontoiarekin eta eskolako gunearekin lotuta geratuko da, baita futbol zelairaino iristen den kaleko bizikletentzako bidegorriarekin ere.

150 metro izango dira guztira, eta une honetan norabide bikoitza duen bidea irteerako norabide bakarrean bihurtuko da proiektu honekin. Horrela, espaloitik gertuen dagoen zatia 2,5 metroko bidegorria izango da. Ondorioz bidegorria Montoiko zubitik Askondora eta HAZra iristen denarekin zein N-634 errepideko errei berriarekin (Elizalderaino) eta Etxego inguruarekin (Larrako futbol zelairaino) lotuta geratuko da.

Iñaki Totorikaguena herriko alkateak adierazi duenez, "Helburua mugikortasun jasangarria eta segurtasuna sustatzea da, pertsona askok, esate baterako gazteek, institutura edo frontoira eta futbol-zelaira entrenatzera joaten diren bizikleta erabiltzen duten eremu batean. Hau dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu gune hori beharrezko azpiegituraz hornitzea eta Iurretako bizikletentzako bidea hobetzea".

Obraren aurrekontua 37.000 eurokoa izango da: pintura, seinale horizontalak eta bertikalak, eta erreiaren babes-elementuak barne. Aurreikusita dago urtarrilean esleitu eta gauzatu ahal izatea, 2020ko aurrekontua indarrean sartu ondoren.