Albisteak

 

Iurretako Udalak hirugarren zebrabide bat gehitu du Maspe kalean. Hau aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako ideia izan da. Hala ere, Udalak jakin badaki tokiko arteria garrantzitsu horretako trafiko-bolumenak arreta bereganatzeko neurriak behar dituela, bai ibilgailuentzat, bai bertatik igarotzen diren oinezkoentzat. Horregatik, garrantzitsutzat jo du orain Maspe kalea zeharkatzen duten oinezkoentzako hiru pasabideetan baliza-sistema argitsuak jartzea.

“Sistema horien helburua, lehenik eta behin, gidarien arreta piztea da, eta, zoladuran baliza argitsuak jarrita, oinezkoen pasabideen kokapena seinaleztatzea. Baina oinezkoentzako argi-gogorarazpen bat ere gehitu nahi izan da, galtzadarako sarbidea zoladuran bertan txertatuta geratzen diren argi-banda batzuekin seinaleztatuz, herritarrei bide publiko bat gurutzatu aurretik beti hartu behar den arretaz ohartarazteko.”, adierazi du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Iurretako Maspe kalean, trafikoak protagonismo berezia hartzen du, Iurretako alde horretako biztanleei ez ezik, Durango erdialdera doazen ibilgailuei ere ematen baitie sarbidea.

Oinezkoei kalea gurutzatzea ahalbidetzen zieten bi zebrabideak ez ziren nahikoak, eta, horregatik, hirugarren pasabide bat gehitu du Udalak, egun dauden bien arteko bide erdian. Inbertsio honek 25.000€ suposatu du.

Tesla teknologia

Zebrabideetan instalatutako argiak haririk gabekoak dira eta kablea asfaltotik bost zentimetro beherago lurperatuta dago, eta balizak argia ematen dute zoladura gainean egonik. Horrela, trafiko handiaren ondorioz baliza bat bere lekutin ataratzen bada, ez da kable bakar bat ere geratzen begi-bistan, beraz ez dago gertakari elektrikoen arriskurik, eta gainerako balizek arazorik gabe funtzionatzen jarraitzen dute.Hiru zebra-bideetarako argiztapen-aurrekontua 8.900€-koa izan da.

Bideoa deskargatu (MP4 1,12MB)