Albisteak

 

Joan den irailean Iurretako Gertasport Kirol klubak Futbol Festaren hirugarren edizioa antolatu zuen, Iurretako Udalarekin elkarlanean. Oraingoan 2890€ bildu dituzte, aurreko edizioetako diru-bilketak gaindituz.

Gaur goizean eman diote txekea Aspanovas Bizkaia haurren minbiziaren aurkako elkarteari. Bertan, Iñaki Totorikaguena herriko alkateaz gain, Nerea Rebolledo Gertasporteko ordezkaria eta Aspanovas elkarteko Ainhoa Fernandez eta Sara Enriquek hartu dute parte.