Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai , Durangaldeko Merktari Elkartearen
lankidetzarekin, herriko txikizkako komer tzioetan erosten duten bezeroen artean plastikoaren erabilera murrizteko kontzientziazio kanpaina bat jartzen du martxan.

Iurretako establezimenduetan 50€-ko gastua egiterakoan (ez da beharrezkoa guztia establezimendu eta erosketa berdinean izatea) izatea), bezeroek telazko poltsa bat, sarezko bat eta bi tuperekin osatutako pack bat lortu ahalko dute. Iurretako HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5) jasoko dira erosketa ticketak eta NAN a aurkeztuta.

2019ko azaroaren 11tik abenduaren 31ra bitartean egindako erosketak baino ez dira onartuko edo izakinak amaitu arte. Gainera, 50€-ko erosketa ticketak aurkezten dituztenen artean (pack a lortu ez arren), 100€ ko deskontu baleen zozketa egingo da hurrengo urtarrilaren 8an.

Oraingo honetan, kanpainaren helburua bikoitza da. Alde batetik, Iurretako txikizkako komertzioetan erosketak bultzatzea eta bestetik, herritarrak kontzientziatu eta animatu berrerabilgarriak diren ontziekin erosketak egitera, horrela erosketak egiterako orduan plastikoaren erabilera murrizteko. Pack arekin batera, erosketak egiterakoan plastikoaren erabilera murrizteko lau aholku dituen flyer bat emango da:

  • Eraman zure telazko poltsak eta ontziak.
  • Ontziratu gabeko produktuak erosi
  • Plastikozko edo beirazko tuper ak eraman haragia edo arraina
  • erosteko.
  • Beirazko botilak berrer abili edariak erosteko: esnea, kafea,…

Kanpainaren berri emateko, Udalak 1.500 flyer banatuko ditu Iurretako etxeetatik eta kanpainaren kartelak establezimenduetan jarriko dira.