Albisteak

 

Iurretako Udalak 2020rako udal tasak eta zergak %1,5a eguneratzea onartu du gaur goizeko Udal Osoko Bilkuran eta horrek zenbait aldaketa ekarriko ditu, diru-sarrera nahikoa dagoela bermatzeko, esleitu zaizkion eskumenak eta ematen diren zerbitzuak gauzatu ahal izateko. Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazi duen bezala “zergen helburu nagusia da bere eskumeneko gastu publikoei eta zerbitzu publikoei eusteko beharrezko diru-sarrerak lortzea.

Horretarako, sistema osoa gidatu behar duen printzipio bat dago, diru-sarrera arruntek gastu arruntak baino handiagoak izan behar direla edo aurrekontu-orekaren printzipioa. 2016. urtean % 0,2 igo zirenetik, ez dira berriz igo. Berrikusi egin behar dira gastu arrunten eta diru-sarrera arrunten arteko orekari eusteko”.
 
Kontuan izan behar da gastuen zenbatekoa eta zerbitzu publikoen kostua handitu egin dela azken urteotan hainbat faktoreengatik (laneko kostuak, materialak,...), eta KPIaren inguruan urtero eguneratu direla; izan ere, azken lau urteetan % 6aren inguruko hazkundea izan dute udalarentzat. Udalak, aldiz, ez du bere zergak handitu neurri berean, oreka-printzipioa arriskuan jarri daitekeelarik.-
 
Onartu diren zerga-tasen aldeketa garrantzitsuenen artean adibideza OHZn Merkataritzan erabiltzeko zerga-tasa % 15 murriztuko dela eta Industriarako tasa % 15 handituko da. Bestalde, EH Bilduk proposatuta, % 25eko gainkargua gehitu da zerga sortzen den unean hutsik dauden etxebizitzetarako.
 
Eta ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinen zerga-tasa %0,80an aldatzea, adibidez autobidea, 2019ko apirilean onetsitako foru-arauan adierazitako tartearen barruan.
 
Bestalde, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko ordenantzan, hobariaren ehunekoa % 50era beharrean % 75era handitu da % 100ean elektrikoak diren ibilgailuetarako edo eguzki-energiaren bitartez mugitzen diren ibilgailuetarako, hórrela hobari handiagoa ematen zaie erabat elektrikoak edo eguzkikoak diren ibilgailuei, eta konbustio-motorra duten hibridoek berdin jarraitzen dute. Eta EH Bilduk proposatuta, 1,8raino handitu dira zaldi-indar fiskalen azken hiru tarteetan aplikatu behar diren koefizienteak.
 
Eta zerbitzuei eta tasei buruzko 7. ordenantzan, aldatu egin da zabor-tasa, estolderia, hilerri, kultura-tailer eta TAOren diru-sarreren arabera hobaria jasotzeko betekizuna. Urtebeteko antzinatasuneko errolda gehitu da familia-unitate osoarentzat, ez bakarrik subjektu pasiboarentzat.
 
Eta Kultura-tailerren kobrantza-kudeaketaren alderdi batzuk ere aldatu dira, baja-kasuetan itzultzeko aukera barne (hiru hilabeteka), eta ikastaroaren orduen araberako tarifa-tarte berriak gehitu dira.
 
Gainerako udal-lokaletan ere egiten den bezala 8. ordenantzan tarifaren testua aldatuko da, eta osoko bilkuren aretoa udalerrian erroldatuta ez dauden pertsonen ezkontzak egiteko erabiltzeko tarifa adieraziko da.
 
Azkenik udako tailerretan, erroldatuta ez daudenen kasuan, % 30 eko igoera egongo da, ez orain arte moduan % 50.