Albisteak

 
  • Gazte programazioa bihar hasiko da, urriak 4, eta abendura arte luzatuko da
  • Musika, sukaldaritza tailerrak eta zine emanaldiak egongo dira Etxegon barikuero 17.00etatik 20.30era.

Bihartik aurrera eta Iurretako IuGazte programaren barnean udazkeneko gazteen programazioa hasiko da Iurretan. Hau abenduaren 20ra arte luzatuko da.

Beraz, bihar hasita barikuero 17.00etatik 20.30era arte Etxegon jarduera ezberdinak egongo dira. Sukaldaritza eta maquillaje tailerrak, ping-pong txapelketak, zine emanaldiak edota euskaraokea.

 Programazio osoa (PDF 29KB)