Albisteak

 
  • Ingurugiro eto Euskadi 2030 estrategia energetikoarekiko duen konpromisoa berrestuz
  • Alokatze sistemarekin hartu dira eta kostua 79.636 eurokoa izango da

Pasadan uztailaren 24an Obren Udal Lantaldearentzat alokatze sistemarekin auto elektriko bi hartzea erabaki ondoren, gaur egun errealitate bat da eta auto biak martxan daude jada.

Kontratua hurrengo bost urtetarako esleitu da eta kostua 79.636 eurokoa izango da. Hileko alokatzearen zenbatekoa 663,63 eurokoa izango da auto bakoitzarentzat (mantentzea, aseguruak, gurpilak eta abar barne).

Auto hauek udaleko lehenengoak izango dira %100 elektrikoak direnak, nahiz eta urte batzuetatik hona beste auto hibrido bat ere erabili.

Eskuratze honekin Iurretako Udalak ingurugiroa eta Euskadi 2030 estrategia energetikoaren aldeko apustua berretsi du. Neurri berri hau azkenengo urteetan udalak arlo honetan eginiko beste jarduera batzuei gehitzen zaie (geotermia udal instalazioetan, LED argiteria jarri…)

Autoen karga Ibarretxe Kultur Etxeko behealdean dagoen garajean egingo da.