Albisteak

 
  • Jokuak aldatu eta hobetu dira eta baranda aldatu da
  • Guztira 34.000 euro inguruko aurrekontua izan dituzte lanek

Iurretako udalak udako oporrak Maiztegi Eskolako hobekuntzak egiteko aprobetxatu ditu, irailaren 9an ikasturte berriaren hasieran dena prest izateko.

Iurretako Udalak eskolako zuzendaritzarekin adostutako hobekuntza bi egin ditu. Lehenengoa ume txikien jokuen gunea aldatzea izan da 17.300 euroko aurrekontuarekin. Joku berri bi jarri dira (guri-jokua eta diaboloa) eta orain arte egon dena konpondu da. Bestalde, lurzorua ere aldatu da kolore ezberdinetako kautxua jarriz, eta PVC-ko koloredun xaflekin itxi da. Guztira 72 m2 inguruko azalera du guneak.

Bigarren hobekuntza kanpoko atariaren eta futbol zelaiko kanpoaldeko baranda aldatzea izan da, guztira 74 m., altzairu galbanizatuan eta 16.600 euroko aurrekontuarekin.