Albisteak

 

Iurretako Udalak, gaur, uztailak 24, ospatutako Osoko Bilkuran Obren Udal Lantaldearentzat alokatze sistemarekin auto elektriko bi hartzea erabaki du. Kontratua hurrengo bost urtetarako esleitu da eta kostua 79.636 eurokoa izango da.

Hileko alokatzearen zenbatekoa 663,63 eurokoa izango da auto bakoitzarentzat (mantentzea, aseguruak, gurpilak eta abar barne).

Auto hauek udaleko lehenengoak izango dira %100 elektrikoak direnak, nahiz eta urte batzuetatik hona beste auto hibrido bat ere erabili.

Eskuratze honekin Iurretako Udalak ingurugiroa eta Euskadi 2030 estrategia energetikoaren aldeko apustua berretsi du. Neurri berri hau azkenengo urteetan udalak arlo honetan eginiko beste jarduera batzuei gehitzen zaie (geotermia udal instalazioetan, LED argiteria jarri…)

Ibilgailu berri hauek irailaren bigarren hamabostaldian martxan egotea aurreikusten da. Autoen karga Ibarretxe Kultur Etxeko behealdean dagoen garajean egingo da.