Albisteak

 

Uztailaren 4an, goizeko 10:30etatik 13:30etara, Azaleko Minbiziaren Prebentzio Kanpainari buruzko informazioa banatuko du AECC elkarteak, Askondo kalean izango den furgoneta batetan. Bertaratzen diren guztieri, banakako probak egingo zaizkie, pertsona bakoitzaren fototipoa zehaztuz eta behar duen UVA eta UVB babes-indizeak kalkulatuz (melanina neurtzeko ekipo baten laguntzaz). Azal bakoitzari egokitutako eguzki-iragazkien erabilerari buruzko azterketa eta aholku praktikoak azalduko dira.

Kanpainako helburuak:

  • Eguzkia era desegokian hartzearen eta azaleko minbiziaren arteko loturari buruz biztanleria kontzientziatzea.
  • Gure biztanleriak eguzki-babesari buruzko informazio iraunkorra izan dezala lortzea.
  • Eguzki-erradiazioen aurkako babes egokiari buruzko informazioa biztanleriaren talde ezberdinei (gazteei, haurdunei,etab.) ematea.