Albisteak

 

Maiatzak 24ean, Iurretako XVI.Literatur lehiaketako sari banaketa burutu da Ibarretxe Kultur etxeko Areto Nagusian.

Urtero bezela, Iurretako Udalak eta bereziki Herri Bibliotekak haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu nahi izan ditu ekimen honekin. Horretarako ezinbestekoa dugu herriko eskolen laguntza, izan ere egitasmo honek dituen helburuak lortzeko ezinbestekoak baitira. Horrez gain herriko elkarteen laguntasuna ere eskertzekoa da ekimen hau aurrera eramateko.

Aurtengo XVI. edizioan parte hartzaile ugari egon dira, guztira 388 hain juxtu. Haurren sailetan 170 ikaslek hartu dute parte, gazteen sailetan 206 nerabek eta helduetan berriz 10 partehartzaile izan ditugu.

Lehiaketa honen helburuen artean integrazioa eta kulturaniztasuna ditugu. Hori dela eta jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte, arlo askotan egiten ari diren ahaleginen ondorioa dela uste dugu.

Edizio honetan ere, Iraia Okina ilustratzailearen elkarlana nabarmendu beharra dago, izan ere sortutako material guztia (oinarriak, liburuxka eta kartelak) berak egindako irudiez osotu baititugu.

Udalak, 3.715€ banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatu dira, gazte eta helduen artean liburu bonoak izan dira sariak. Haur eta gaztetxoen kategorietan partehartzaile guztieei Iurretako Udalak esker oneko opari bat banatu die, beraien ahalegina saritzeko asmoarekin.

16 urte hauen saritutako lanak 16 liburuxkatan argitaratu dira, sormena eta literatura herritar guztion esku jarriaz. Libururuxka honen aleak Herri Bibliotekan eskuratu daitezke dohanik.

Aurrerantzean ere, Iurretako Herri Bibliotekak irakurzaletasuna eta sormena uztartzen dituen proiektu desberdinetan jarraituko du lanean.